Aurtengo egitarauan Palestinako herriari begirako mezua be nabarmenduko da

Egia, aitortza, memoria eta justizia aldarrikatuko dira egun osoan zehar

Gernika-Lumok bonbardaketaren 89. urteurrena gogoratuko dau domekan

Gernika-Lumok memoria bizirik eukiko dau domeka honetan, apirilaren 26an, herria bonbardeau ebenetik 89 urte beteko diranean. Egia, aitortza, memoria eta justizia aldarrikatuko dira egun osoan zehar, eta Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kide Ibon Meñikak gogoratu dau Gernikaren sinboloak gaur egun be balio behar dauela gerra, genozidio eta sarraskien aurrean ahotsa altxatzeko.

Aurtengo egitarauan Palestinako herriari begirako mezua be nabarmenduko da, plataformatik azpimarratu dabenez, ‘Gernika gehiagorik ez’ esateko. Meñikak nabarmendu dau memoria ez dala iraganari begiratzea bakarrik, gaur egungo injustizien aurrean erantzukizunez jokatzea be badala.

Domekan Gernika Memoriaren Lekuko plataformak antolatutako hainbat ekimen izango dira: bonbardaketako sirenak aktibatuko dira, Astrako bunkerrean oroimen ekitaldia egingo da, eta gauean ‘Gernika Garretan’ herri antzerkia taularatuko da. Ondoren, bonbardaketa amaitu zan ordu berean, kandelen manifestazinoa egingo da herriko kaleetan zehar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00