Gernika Rugby Taldearen helburua Ohorezko maileari eustea da. Horretarako, talde bi edo hiru itxi behar ditu atzetik sailkapenean. Lehen itzulia amaitu beharrean dagoala, bakarra dauka atzean. La Vila da talde hori. Lehen itzulian, garaitu daben talde bakarra. Basurdak bigarren itzulira begira be hasi dira. Baina lehenengo lehenengoa, Eduardo Maidagan entrenatzaileak esan deuskunez. Lehenengoa domekakoa da. Sanboiana dator Urbietara (12:00). Maidaganek argi dauka, irabazi egin behar da.
Aste barruan ondo entrenau dabela nabarmendu deusku Gernikako entrenatzaileak. Garaipena lortzeko, erreferentzia zein dan be argi esan dau. La Vilaren aurkako partiduan lez ekin behar jako, Maidaganen esanetan. Pauso handia litzateke Sanboianaren aurka puntuak lortzea. Gero, bigarren itzulian, Belenos, Pozuelo eta Les Abellesen aurka jokatuko leukie Urbietan. Ordiziaren eta La Vilaren aurka, kanpoan. Eta beste aurkaria Cisneros, Salvador edo Sanboiana izango litzateke. Astegoien honetxetan erabagiko da.