Gernikako Bakearen Museoak 44.650 bisitarigaz itxi dau 2022a. Kopuru hori pandemiaren aurretik, izandako kopuruaren % 84 da. 2.724 amerikarrak, 14.188 Espainakoak, 19.602 Europakoak, 7.486 Euskadikoak eta Nafarroakoak eta munduko beste leku batzuetako 650 pertsona. Museoko bisitariez gain, 255 ibilpide gidatu baino gehiago egin dira eta 3.695 pertsonak baino gehiagok parte hartu dabe. Bestalde, 2022a jardueraz beteta egon da; tailerrak, egun bereziak, udalekuak, hezkuntza, etc. Jarduerak publiko guztientzat izan dira.
Leku berri bat
Hainbeste jentegaz, museoa txiki geratu jake eta leku barri batera mobiduko dabe. Hondino ez dago zehetasun askorik, baina Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Gernikako Udalaren proiektuen artean dago. Iratxe Momoitio, museoko zuzendariagaz egon gara Goizeko Izarretan eta museoari buruz zehastasun gehiago emon deuskuz.
25. urteurrena
Datorren abuztuaren 8an, 25. urteurrena beteko dau Gernikako bakearen museoak. Bilakaerea handia izan da Museoak 25 urte hauetan bizi izan duena, non Gernikak memoria eta bakearen inguruan egindako lan zabala ezagutarazo deutsen 700.000 pertsona baino gehiagori. Hori ospatzeko, jente guztiarentzako jarduera bereziak izango dira.