Astegoienean ospatuko dabe Gernikako mesedeetako monjek euren laugarren mendeurrena

Belen Olarreta: "Monjek gauza asko egiten doguz alkarregaz"

Gernikako Mesedeetako monjen komentuak 400 urte bete dauz

Gernikako Mesedeetako monjen komentua / Bizkaiko Eleiz Museoa

Mesedetako monjak Gernikara heldu zirala 400 urte bete dira. 1625eko urtarrilaren 8an heldu ziran, orduan Ajangizera. Gaur egun bost monja dagoz. Rosario Ugarteburu berritsuarra da zaharrena eta berak gogoratzen dau bera heldu zanean, 30 monja zirala. Belen Olarreta 58 urteko monjea izan dogu gaur Goizeko Izarretan irratsaioan eta mendeurrena asteburuan ospatuko dabela azaldu deusku. “Alberto Iturriartek eraikinaren historiari buruzko berbaldia eskainiko dau eta Andra Mari abesbatzak kontzertua emongo dau” azaldu deusku Olarretak. Domekan jarraituko dabe ospakizunagaz. Eguerdiko 12:00etan eskerrak emoteko mezea ospatuko dabe eta Florencio Rosello Iruña eta Tuterako artzapezpiku eta mesedetako fraileak parte hartuko dau.

Eleizea eta komentua jagoteagaz batera, Belen Olarretak irakasle lana egiten dau eskolan. “Gauza asko egiten doguz alkarregaz. Etorkizunaz galdetzen badeustazu jainkoaren eskuetan gagoz” azaldu deusku Belen Olarretak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00