Auzokideek Getxo Zinemak-en itxieraren kontrako 6 mila sinadura batu dabez

Ane Lardi (EZAE): "Kirol Portuko zine-aretoak 2025erako desagertuko litzatekez"

Getxo, zine areto barik geratzeko arriskuan

Getxo Zinemak / EZAE

Laster 25 urte beteko dira Getxoko Kirol Portuan zine aretoak martxan jarri ziranetik. Getxoko Kirol Portuaren etorkizuna batzorde baten esku dago, batzorde horretan besteak beste Getxoko udala eta Bilboko Portu Agintaritza dagoz. Oraingoan 15 urtetarako kontzesino barria atara dabe eta kontzesino hortako pleguetan kulturarako ez da zonalderik aurreikusten.

Kontzesinoa lortu dauen enpresak, orain zine-aretoak dagozan lekuan, hotel bat egitea aurreikusita dauka eta hametik urte ta gitxira zineak kirol portutik desagertuko litzatekez. Getxoko Kirol Portukoa 2017an estaduko hirugarren zine aretorik onena izentau eben eta 2019an 150 mila ikusle batu ebazan. Pandemiaren ostean ikusle kopurua jatsi arren azken urtean gero eta ikusle gehaigo batzen dabilz. Getxoko auzokideen artean zine aretoen itxieraren aurkako 6 mila sinadura batu dabez.

Ane Lardí EZAEko koordinatzailea da eta Getxoko zine areto horreek itxita kulturak asko galduko leukela esan deusku. “Zazpi areto dira eta 25 urtetan milaka igaro dira Getxo Zinemak-etik. Pandemiaren ostean ikusleen kopurua handitzen hasi da ostera be eta horregaitik zine aretoak bapatean kentzea ez dogu ulertzen” salatu dau Ane Lardík.  Kirol Portuko zine aretoak itxita Getxo, 78 mila biztanleko udalerria, zine barik geratuko litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular