36 etxebizitza, lurpeko aparkaleku pribadu bat eta udal-eraikin bat eregi dauz udalak

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren kontrako sinadura bilketea hasi dabe

Getxoko eleizetako abadeak, udalaren HAPOaren kontra

Hiritasun Santua Parrokia / Bizkaia Irratia

Urigintza-proiektuak pelotaleku estalia, pabiloiak, kirolguneak, aparkalekua, espazio libreak eta berdeguneak eraistea dakar. Eraikuntza-eremuak 8 mila metro kuadro daukoz, eta gaur egun bertan dagoz Trinitarioen eta Argia Fundazinoaren lursailak.

Horren ordez, 36 etxebizitza, lurpeko aparkaleku pribadu bat eta udal-eraikin bat eregi dauz udalak.  Zehazki, Getxoko Udalak lurzatia bitan banatzea planteetan dau, eta modu arbitrarioan lerro hausi bat marraztea; holan, Elizaren, Komentuaren eta Apaizgaitegiaren eraikinak sendotzen dira, eta haren azpian, barriz, aitatutako urigintza-proiektua planteetan da.

Algortako trinitarioak plan honen kontra agertu dira behin baino gehiagotan, baina . Atzo, jardun berezia izan eben eta Plan Orokorraren kontrako sinadurak batzen jarraitzen daben. Gure irratsaioan, Koldo Alzola, Getxoko trinitarioen parrokiako abadeagaz berba egin dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular