Sei bikote lehiatuko dira gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan maiatzaren 3tik ekainaren 7ra

Bilboko Jai Alai Iron Cup torneoa ligako zortzigarren txapelketea da eta Aritz Erkiaga dago sailkapeneko lehen postuan

Goi mailako zestea Bilboko Deportivo pelotalekuan

Bilboko Iron Cup torneoan parte hartuko daben pelotari batzuk Deportivo frontoian / Bizkaia Irratia

Goi mailako zestaz gotzatzeko aukerea egongo da Bilboko Deportivo pelotalekuan maiatzaren 3tik ekainaren 7ra. Gizonezkoetan sei bikotek hartuko dabe parte Bilbo Jai Alai Iron Cup txapelketan, multzo bitan banatuta. Erkiaga-Ibarluzea (aurtengo winter series torneoko irabazleak) Barandika-Lekerika eta Laduche-Manci lehiatuko dira A multzoan eta Goitia-Basque, Johan-Gorka eta Pro Am torneoko irabazleak, B multzoan. Pro Am torneoko finalaurrekoak eta finala astegoien honetan jokatuko dira. Zapatuan, Arbek eta Atainek Bixente eta Zabalaren aurka jokatuko dabe, eta Urreistik eta Urangak, Urrutia eta Del Rioren aurka. Jaialdia arratsaldeko bostetan hasiko da. Finalaurrekoetako irabazleak aurrez aurre izango dira finalean, domeka arratsaldean eta torneo honetako garaileak Iron Cup txapelketan parte hartzeko aukerea eukiko dabe.

Bilbokoa, Jai Alai ligako zortzigarren txapelketea izango da. Orain arteko emaitzen arabera, Aritz Erkiaga dago sailkapenaren lehen postuan. Guztira, sei jaialdi izango dira ikusgai Bilboko Deportivo frontoian maiatzaren 3tik ekainaren 7ra, sei barikutan jarraian. Moltzo bakotxeko lehen sailkatu biek finalaurrekoak jokatuko ditue ekainaren 7rako iragarrita dagoan finalerako lehiakideak erabakitzeko. Datorren asteko barikuan jokatuko dira lehen partidua. Erkiagak eta Ibarluzeak Barandika eta Lekerikaren aurka jokatuko dabe eta Alex Goitiak eta Basquek Pro Am torneoko irabazleen aurka.

Emakumezkoen txapelketeari jagokonez, lau bikote izango dira aurrez aurre: Erika Mugartegi eta Frida Watkins, Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain, Helena Barrenetxea eta Maialen Aldazabal eta Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi. Emakumezkoen txapelketea maiatzaren 24an hasiko da, Elaia Gogenola eta Ihart Ariskistainek, Helena Barrenetxea eta Maialen Aldazabalen aurka jokatuko daben finalaurrekoagaz. Bigarrena, maiatzaren 31an jokatuko dabe Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardiren aurka.

Txapelketako sarrerak eta bonoak eskuragai dagoz www.eramanjaialai.com web orrian. Partidu guztiak ikusteko bonoak 60 euro balio dauz eta modu seguruena da Iron Cup-eko jardunaldi guztietan jesarlekua bermatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00