Asteburuko jardunaldia Zierbenan izan zan. Eusko Label ligan Urdaibai garailea izan zan bigarren luze ikusgarri baten ostean, Hondarribia bigarren eta Cabo hirugarren. Beste bizkaitarretan Kaikuk laugarren postua eskuratu eban, Zierbenak 5garrena, Santurtzik 8garrena, Lekittarrak 9garrena eta Ondarroak 12garren postua lortu eban. Gaur Jokoan daukagu Iñaki Goikoetxea, Urdaibaiko arraunlaria asteburuaz berba egiteko.