Markinako aurrelari gazteak bikain jokatu eban bere atzelariak ondo lagunduta

Erik Mendizabalek eta Minviellek jokatutako partidu biak galdu ditue eta kanporatuta geratzeko zorian dagoz

Goitia eta Basqueren lehen garaipena Gernikako Winter Series torneoan

Alex Goitiandiak eta Thibault Basquek bikote sendoa osotu eben astelehenean Gernikan / Eraman Jai Alai

Alex GoitiandiaGoitia”k eta Thibault Basquek garrantzi handiko garaipena eskuratu dabe Gernikako Winter Series torneoaren hirugarren jardunaldian Erik Mendizabal eta Minvielleren aurka jokatu daben partiduan. Lehia handiko norgehiagoka izan da. Lehenengo setean sei bardinketa egon dira eta azkenean Goitia eta Basquerentzat izan da garaipena.

Bigarren setean gauzak ez dira askorik aldatu. Izan be zazpi bardinketa egon dira azken hiru tantoetan aurrelari markinarra eta atzelari frantziarra nagusitu diran arte.

Hirugarren jardunaldiko partiduaren emaitzearen ostean, Erik eta Minvielle kanporatuta geratzeko zorian dagoz, galdu egin dituelak orain arte jokatu dabezan partidu biak. Goikoetxea-Lekerika eta Goitia-Basque bikoteek launa puntu ditue, partidu bat jokatuta, eta Olharan eta Del Riok hondino ez dabe partidurik jokatu.

Hirugarren astelehenez jarraian Gernikako Jai Alai frontoia beteta egon zan Winter Series torneoko partidua ikusteko. B multzoko partidua jokatuko da datorren astelehenean. Erkiagak eta Ibarluzeak, Jokin Arbe eta Manciren aurka jokatuko dabe. Ispasterreko aurrelariak eta Markinako atzelariak irabazi egin eben lehen partidua Johan eta Lopezen aurka. Estreinako lehia izango da Arbe eta Mancirentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular