Eguneko 36 urteera eskaintzen dira Bizkaian eta aste beteko 13 egonaldi

Desgaitasuna daben pertsona honeri laguntzeko boluntarioen lana ezinbestekoa da

Gorabideren udako opor-programeagaz 360 lagun gozetan dabiz

Gorabidekoak Sandanderren eguna pasetan / Bizkaia Irratia

Gorabideren Udako Programak, aurten, 266 opor-leku eskaintzen ditu adimen desgaitasuna daben pertsonen-tzat, eta 97 leku laguntza emoteko boluntariotzarako. Guztira, 363 pertsonak izango dabe aukera zer txango mota egin nahi daben aukeratzeko: hainbat tokitarako astebeteko hamahiru bidaietakoren bat edo Bizkaian eta inguruetan astean hiru irteera egiteko hamabostaldiko sei txandetako bat (36 jarduerarekin).
Astebeteko hamahiru egonaldi horetarako tokiak izango dira honek: Gijón, Oviedo, Iruñea, Lardero, Burgos,Zarautz eta Lekeitio. Egonaldi horietan, 199 erabiltzailek eta 68 boluntariok jarduerak honekk egiteko aukera izango dabe: leku tipikoak eta interpretazio-zentroak bisitatu, hondartzara edo igerilekura joan, txangoak, in-gurumeneko ekintzak edo itsasontziz ibilbideak egin, terrazetan egon, eta eguraldia lagun ez badute, filmak ikusi edo jarduerak egin… edo, besterik barik, atseden hartu. Talde bakoitzak erabakitzen dauana egingo dabe uneoro.

Bestalde, eguneko 36 urteerek Bizkaian eta inguruko udalerrietan zehar gehiago antolatutako jarduerak eskaintzen dabez. Adimen desgaitasuna daben 67 pertsonentzat eta 29 boluntariorentzat: Bilbao City View au-tobus turistikoan ibilbidea egin eta Azkuna Zentroa bisitatu; Mungiako Landetxo Goiko baserria ezagutu eta bertan talo-tailerrean parte hartu; belaontzian nabigatu Getxoko kostaldean; Donostiako Aquariuma bisitatu; hondartzan eguna emon Laredon; edo turismoa egin Santanderren, Magdalenako penintsula bisitatuta.Amaia Garo bolondresa eta Jose Alberdi erabiltzailea izan ditugu Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular