"ERCren boto galerak inflexino puntu bat ekarri dau eta estrategia aldatu beharko dabe" adierazo dau Knörrek

"Ramon Jauregik Amnistia Legeari buruz esandakoa lotsagarria da" salatu dau Knörrek Diada egunean

Gorka Knörr (Junts): “Alde bakarreko bideari ez jako uko egin behar”

Gorka Knörr (EBn Kataluniako Gobernuak izandako ordezkari ohia) / Kataluniako Gobernua

Kataluniak Diada Eguna ospatuko dau gaur. Iaz, Diadak agerian itzi eban independentismoaren sektore bat hasarre egoala ERCk estaduagaz alkarrizketak izatearen aldeko apustua egin ebalako. “ERCren boto galerak inflexino puntu bat ekarri dau eta estrategia aldatu beharko dabe” adierazo dau Gorka Knörrek, Junts-eko kideak gaur “Goizeko Izarretan” saioan.  Arratsaldean egingo dabe manifestazinoa eta ez dago argi parte hartzea zelangoa izango dan. Politika giroa ez da postiboa Gorka Knorren (Junts) eretxian. Junts-eko kideak argi dauko mobilizazinoetarako adostasuna ezinbestekoa dala. Garagarrileko hauteskundeak igarota, desmobilizazinoaren oinarrian desadostasuna egon daitekela uste dau Gorka Knorrek.

Katalunian aldebakarreko bideari eustea beste alternatiba posible bat dala azpimarratu dau Knörrek, herrialde gehienek subirautza era horretara lortu dabela aitatuz. Lehentasunak lehentasun Junts eta ERCren arteko aldeak baretzen joango dirala emoten dau Sanchezen balizko inbestidura baten akordua lortu nahi bada. Hori bai, Gorka Knörrek esan dau erabagi argiak hartu behar dirala eta ez dauela berbetan geratzea balio.

Sukaldatzen dabilen Amnistia Legeari buruz galdetuta horren kontra berba egin daben PSOEko kideak gogor kritikau dauz. “Ramon Jauregik Amnistia Legeari buruz esandakoa lotsagarria da” salatu dau Junts-eko kideak. Felipe Gonzalezen pare geratu dala esan dau Knörrek gogoratuta Jauregi bera Quebecera joan zala hango prozesuaren barri eukitera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular