Zabalik dago sarea gainontzeko plazentzat

Doinuele sortu da, euskera hutsezko plazen sarea

Gotzon Barandiaran:”Ekosistema moduan eta alkartuta lan egitea da aukera bakarra”

Doinuele sarearen aurkezpena / Bira Kultura

Doinuele sortu da, euskera hutsezko plazen sarea. Azkoitiko Geure Gelatik, Baztango (H)ilbeltza, Galdakaoko Sormene, Hernaniko, Lazkaoko eta Ziburuko liburu eta disko azokak, Sarako Ikusi Makusi eta Zarautzko Literaturia batu dira Doinuele sortzeko. Sormenetik, Gotzon Barandiaranek esan deusku aspaldiko asmo bat dala alkarregaz aritzearena. Iaz hasi ziran sarea atontzen. Aurkezpena barriz, aurreko astean izan zan Bilbon.

Sarea zabalik dago gainontzekoentzat

Sarea, parte hartu nahi dauan edozein plazarentzat dago zabalik. Esan behar, Behe-Nafarroatik izan dabela lehenengo deia Doinuelen barruan sartzeko. Indarrak batzeaz gain, azoka errentagarri eta jentetsuak izatea lortu gura dabe. Gero eta plaza gehiago batzea nahi leukie eta urte osoan zehar plazak eskaintzea. Ekosistema moduan eta alkartuta lan egitea dala aukera bakarra azpimarratzen dabe.

Egitaraua prest

Aurtengo egitaraua prest daukie. Urtarrilean (H)ilbeltza egin zan Baztanen. Asteon, martiaren 24 eta 25ean Geure Gelatik izango da Azkoitian. Emakume idazleak izango dira nagusi. Apirilean, Sormene izango da Galdakaon. Maiatzaren 5etik 7ra “Literaturia” izango da Zarautzen. Bagilean, Ziburuko liburu eta disko azoka izango da, irailean Hernanikoa, urrian Saran “Ikusi Makusi” azoka izango da eta abenduan Lazkaoko liburu eta disko azoka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular