Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgosetik pasetan dan 492 kilometroko artzain bideari buruzko dokumentala da

Victor Luis de Pedro mendizalea da protagonistea

‘GR-282 Artzaintza Naturbidea’ dokumentala egin dau Aitor Intxaurragak

Victor Luis de Pedro ibilbidea egiten / Bizkaia Irratia

Aitor Intxaurragak artzaintzari esker mantenduten dan naturea erakutsi gura izan dau. Gorbeiako Zastegi Txabolearen jaubea da eta inguruan GR-282 bidearen kartelak ikusten ebazan, zer diran jakin barik.  Baina handik eta hemendik informazinoa batuz enteratu zan zer dan eta azkenean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgosetik pasetan dan 492 kilometroko artzain bideari buruzko dokumental bat grabetan amaitu eban. “Artzainei esker daukagun naturearen erakusketa bat izan da. Paisaia ederrak, ikusitakoak, entzundakoak, ikasitakoak eta neure sakoneko hausnarketek osotuten dabena” zehaztu deusku Intxaurragak.

GR-282 Artzaintza naturbidea ezagutu eta animau zan Intxaurraga beti gura izan dauan dokumentala egitera; izan be, bideoak grabetea gustetan jako, bidaietan batez be. Aurrera egiteko bidelaguna behar ebala eta, broma lez bota eutsan ideia Victor Luis de Pedrori, Kanariar irletan behin bakarrik ikusi eban gizonari. Honen erantzunak sorpresaz harrapau eban: “Noz hasiko gara?”. Bidelagun eta dokumentaleko protagonista izan dana “tipo xelebre eta jakintsua” dala dino Intxaurragak.

Holan abiatu ziran biak 2022 urteko maiatzean GR-282a egitera. Hemeretzi etapatan dago zatituta ia 500 kilometroko artzainbidea baina honeek, hamabost egunetan egin eben. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgos zeharkatu eta zortzi parke naturaletik pasau ziran, baita etxeko Gorbeiatik be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00