Aste honetako Zientzia tartean Koldo Callado, EHUko Medikuntza fakultadeko irakaslea eta ikertzailea izan dogu txertoaren kanpainaren inguruan berbetan. Txertatzea pentsetan dogun baino garrantzitsuagoa dala esan deusku, batez be orain Gabonak hurbil ditugunean, eta gure familiako senide nagusiakaz denborea pasauko dogunean.
Gugaitik eta nagusiengaitik txertoa ipinteko zita eskatzea gomendatu deusku Koldo Calladok. Zemendiaren 4tik aurrera arrisku-taldeko pertsonak be txertoa hartu ahal dabe.
Zelan eskatu zita?
Zure osasun-zentrora deituta, Osakidetzaren webgunearen bidez, edo 900 20 30 50 telefonora deituta.