Zapatu honetan Gernikan manifestazino zaratatsua deitu dabe Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kideek. 400 pertsonak eta alkartek agertu deutse babesa manifestazio deialdiari. Busturialdeko herritarrei ez ezik, ingurunea maite dabenei egiten deutsie. Manifestazioa mugarria izan daiteke proiektua gelditzeko.
Azken urteetan eskualdean egindako lege egokitzapen eta urrats administratiboek, eretxi publikoan erabagi barik dagoan proiektu bat definituta daukiela salatu dabe. Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop Plataformako kidea gaur Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu. “Euskadik daukon biosfera erreserba bakarra da. Abenduan 40 urte beteko dauz eta biosferari merezi dauen errestaurazinoa eta benetako tratu ona ematen hasteko garaia da” esan dau Eider Gotxik. Zapatuan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Gernikako Pasealekutik hasita manifestazinoa egin dabe.