'Mundu berri bat guztiontzat 3' bilduma argitaratuko dau Bizipoza alkarteak

Kantuen eta irudien bitartez, alkarteen egunerokoak eta baloreak transmitidu gura dabez

“Guztiontzat beharko litzatekeen herri inklusiboa eraikitzea, euskeratik eta euskeraz”

'Mundu berri bat guztiontzat 3', Bizipoza alkartearen lan barria / Bizipoza alkartea

Bizipoza Elkartea gaur egun 36 alkartek osotuten dabe. Alkarte bakotxa gai baten zentratzen da eta gaiak anitzak dira, baina Leire Elizegi Beloki koordinatzaileak azaldu deuskunez, alkarte honeek badaukie zeozer amankomunean: izaera bereziko gaiak lantzen dabezan alkarteak dira, eta hainbat eskubide bete barik eta behar bereziak dabezan haur eta familiek osotuta dagoz.

2020an Bizipoza alkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat‘ egitasmoa jarri eban martxan, kantu, irudi eta berben bitartez, alkarte honeen eguneroko errealidadeak eta transmitiduten dabezan baloreak gizarteari hurreratzea. Urtebete geroago, 2021ean, proiektuaren bigarren atala argitaratu eben eta asteon, urtarrilaren 28an ‘Mundu berri bat guztiontzat 3‘ aurkeztuko dabe Hernanin.

Argitalpen barriak Bizipoza alkartea osotuten daben 11 alkarteren kantu eta bideoklipak jasotzen dauz, euskal sortzaileek eta alkarteek alkarlanean sortutakoak. Honezaz gain, liburuxka formatuan eta alkarteen ilustrazino banagaz, bakotxaren deskribapena, ipuintxoa eta abestiaren letra topauko doguz, baita sortzaileen eta alkarteetako kideen talde argazkiak be. CD eta DVD formatuetan kaleratuko dabe lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude