Publikoak aplikazino barri baten bitartez bozkatu ahal izango dau

Nazinoarteko hamar talde izango dira lehian

Haizetara musika jaialdia Zornotzan gaurtik domekara

Haizetara jaialdiaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Nazinoarteko 10 talde arituko dira lehian astegoien honetan, Amorebieta-Etxanoko Haizetara musika jaialdian. Hemeretzigarrenez egingo da Haizetara jaialdia Zornotzan gaurtik domekara bitartean. Herriko kaleak, erritmoz, kolorez eta energiaz beteko dira. Herritarrak eta ingurukoak jaialdiaren zain egoten dira. Musika taldeak be. Aurten 50 eskaera jaso dabez eta honeetatik hamar aukeratu dabez. Koldo Bilbao kultura zinegotziak azaldu deuskunez, ahalegintzen dira estilo eta herrialde desbardinetako partaideak aukeratzen eta talderik ez errepikatzen.

Aplikazinoa aurten

Frantziako Pierres & Fils, Les Rogers Brass Band eta Super Panela, Belgikako Banda Quetzal, Italiako Seven Seas Orchestra, Madrilgo Mamabrass eta Los Justicieros, Vigoko Fanfarria Taquikardia eta Hungariako Forbi Brass Band taldeak dira Zornotzako kaleetan arituko diranak Haizetara jaialdian. Bakotxak lau emonaldi eskeiniko dauz. Profesionalez osotutako epamahai batek aukeratuko dau banda onena. 15.000 euro jasoko dauz. Instrumentista onena be aukeratuko da eta publikoak be talde onena aukeratzeko erea izango dau. Aurten, nobedadea da, aplikazinoa sortu dabela herritarrek bozkatzeko. Aurrez aurre be bozkatu ahal izango dabe Zelaietan. Aplikazinoan egitaraua be izango da, besteak beste. Sariak domeka eguerdiko ordubatetan bananduko dira. Lehiaketeaz gain, aurten, hirugarrenez, euskal taldeak be arituko dira; Sugarri, Malatxo, Incansables, Mauxitxa, Sama Siku eta Zornotzako Musika Banda. Era honetara, programazinoa zabaltzea lortzen dabe, Euskal Herriko taldeak aritzea eta herritarrak jaialdira hurreratzea. Haizetara jaialdiagaz lotuta, Zelaieta Zentroan Aerofonoak: Munduko Haizeak izeneko erakusketea be ikusgai dago garagarrilaren 3ra bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00