Idazle abadiñarrak Goi Erriberan girotu dau 'Mapa ez da lurraldea' ipuina

Ainhoa Urienek 'Hamarreko bitxia' ipuin liburu kolektiboan parte hartu dau

Ainhoa Urien: “Sorpresa polita hartu neban hegoaldeko mugara bidali ninduenean”

'Hamarreko bitxia' liburuko egileetariko batzuk / Udalbiltza

Udalbiltzak 2021. urtean Geuretik sortuak bekea jarri eban martxan, Euskal Herriko sorkuntzeari bultzadea eta plazea emoteko asmoz. Lau disziplina artistiko saritzen dira: literaturea, antzerkia, zinema eta komikia. Urte birik behin antolatzen da sariketea, eta honakoa bigarren edizinoa da. Bekeari esker, sortzaileek egonaldiak egiten dabez Udalbiltzaren parte diran udalerrietan, eta sortzen dabezan lanak egonaldia egindako herri edo ingurune horretan egoten dira girotuta.

2023an zehar edizino honetako sortzaileek egonaldiak egin ebezan egokitutako herrian, eta bertan garatu eben euren lana. Egonaldi honeei esker, honako emaitzak izan dira: komikigintzan, Hona bostekoa komiki bildumea, literaturan Hamarreko bitxia ipuin liburua, antzerkigintzan Eukalyptus, Olagarrua eta Eraitsi S.L lanak, eta zinemagintzan, Lau elementuak filma.

Hamarreko bitxia liburuak hamar idazlek idatzitako hamar kontakizunak dakarz. Tartean, Ainhoa Urien-ena. Idazle abadiñarrak mugen artean girotutako ipuina idatzi dau: Mapa ez da lurraldea. Urienek hiru aste egonaldia egin eban Ebro ibaiaren ertzeko herri nafarretan, Goi Erriberan. Mendabian, Lodosan, Zesman, Andosillan eta Sartagudan zehar ibili zan. Lau Haizetara irratsaioan emon deusku bere esperientziaren barri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular