Harrera beroa izan dau Eztizen Artolak motxiladun umeen ganean idatzitako Gurpilak liburuak. Igaz argitaratu eban Txalapartak idazle bilbotarraren lehen eleberria. Lau Haizetara irratsaioan esan deuskunez harrera oso ona izan dau lanak.
Motxiladun umea da Eztizen Artola bera be. 13 urte bete arte egin ebazan joan-etorriak kartzelara aita ikusteko. Parot doktrinea ezarri eutsen aitari eta zazpi urtez luzatu zan bere espetxealdia. Jaio zanetik ibili zanez, momentu baten ohikoa zan berarentzat egoerea.
Urtarrileko manifestazinoaren garrantzia
Gurpilak liburuan, Ihintza da protagonista nagusia. Eleberrian kontatzen dauana bere bizipenetan oinarritu dau egileak baina baita Peru del Hoyo eta Amalur Iragiren bizipenetan be. Peruk aita dauka oraindino kartzelan eta Amalurrek espetxera joan-etorrietan igaro eban haurtzaroa. Eztizen Artolak aipatu deuskunez, garrantzitsua da bihar Bilbon egingo dan manifestazinoan parte hartzea. 97 haur dagoz gaur egun espetxeetara joan-etorriak egiten eta honeetatik 62 adin txikikoak dira.