Baserrietan egon daitekezan dokumentu zaharrak askotarikoak dira, eta herriko historian zein ohituretan sakontzeko baliogarriak

Egitasmoak hiru adar izango ditu: alkarrizketak, material grafikoaren bilketea eta etxeetako dokumentuen inbentarioa

Garaiko ondarea biltzeko egitasmoa abiatu dabe

Baserrietan egon daitekezan dokumentu zaharrak askotarikoak dira / DepositPhotos

Garaiko ondarea biltzeko lanean hasi da Gerediaga Elkartea, Garaiko Udalak bultzaturik. Datozan hilabeteetan garatuko dan egitasmoak izaera etnografikoa dauka, hiru ardatz dituelarik: alkarrizketak, material grafikoaren bilketea eta herriko etxeetan gordeta dagozan eskuizkribu eta dokumentuen inbentarioa. Beraz, herriko ondare materiala eta ez materiala jasotea da egitasmoaren helburua, Erramun Osa alkateak esan deuskunez.

Alkarrizketen funtzinoa Garaiko bizimoduari buruz berba egitea izango da, hainbat gairen bueltan: etxearen arkitektura eta diseinua, ogibideak, elikadura, errituak, kantuak, jolasak, eskola, auzolana… alkarrizketatu bakotxak bizi izan dauenetik eskainiko dau bere kontakizuna. Solasaldi horreek bideoan grabatuko dabez, gerora sarean bistaratzeko asmoagaz.

Irudi zaharrek iraganeko bizimodua islatu eta arrasto fisikoak erakusteko balio dabenez, material grafikoaren bilketea egingo da egitasmoaren barruan. Egon daitekezan dokumentu zaharrak askotarikoak dira, eta herriko historian zein ohituretan sakontzeko baliogarriak. Izan be, familia, jabetza, nekazaritza-jarduera eta komunidadeko harremanen irudi osoa eskaintzen dabe. Etxeetan gorderik dagoan ondare horren guztiaren inbentarioa egitea da Gerediaga Elkartearen eta Garaiko Udalaren nahia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00