Naiz naute liburua argitaratu dau Xabier Amurizak. Idazle zornotzarrak orain dala aste batzuk igon eban bere azken obra Amuriza.eus webgunera. Horren harira, Amurizagaz egin dogu berba gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Esan deuskunez, pozik dago orain arte jasotako erantzunagaz. Liburuak 47 kontakizun jasoten ditu guztira, bere bizitzako etapa ezbardinetakoak. Beraz, makina bat gai jorratzen ditu Amurizak obran. Batzuk luzeagoak, beste batzuk laburragoak… oso kontakizun ezbardinak dira. Hori dala eta, gatxa da Amurizarentzat bakar bat nabarmentzea.
