Aitor San Millan mungiarrak Harrikoa egin ez genuen gaua izeneko bere lehen poema-liburua argitaratu dau. EsPoesia argitaletxearen eskutik, abenduan kaleratu zan San Millanen lehen lana. Bera lanbidez irakaslea da Mondragon Unibertsidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien fakultadean. Esan deuskunez, DBH eta Batxillergoa ikasten egoanean bizi izandako ezinegonak bultzatu eban idaztera. Abestiak be sortu ebazan garai hartan gitarrearen laguntzeagaz.
Aittitteren bizitza
Bere aittitteren jaiotzaren ehungarren urteurrena bete zan igaz eta familiari oparia egiteko moduko ideia zalakoan idatzi dau Harrikoa egin ez genuen gaua. Alargun geratu zan gizona eta berak bakarrik hazi ebazan alaba biak. San Millanen esanetan, bizitzak ezarritako erronkei eta maitasunez beteriko etxe bat eraikitzea lortu daben guztiei eskeini gura deutse bere lana. Poemak lau ataletan dagoz banatuta; amumaren heriotzaren ganekoak hasteko, bere oroitzapenak, bizitzak aurrera egin izana eta aititeren biztitzaren amaierea litzatekez atalak. Aitor San Millanek bere jaioterrian, Mungian eta unibertsidadean be, liburua aurkezteko asmoa dauka. Momentuz baina, ez dago datarik jarrita.