Euskal Herriko lau konpainia izango dira Fira Tàrrega 2026 azokan: Lasala, Ertza, Marie de Jongh eta Koilara Teatro. Kaleko arte eta arte eszenikoen nazinoarteko topagune garrantzitsuenetako honetan, 40 euskal profesional eta programatzaile baino gehiago izango dira, euskal sorkuntzak nazinoartean ezagutarazoteko helburuagaz. Ganera, irailaren 12an, Basque Performing Arts. jardunaldi profesinonala egingo da, Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Artekalek antolatuta. Jardunaldiaren helburua euskal konpainien eta nazinoarteko programatzaileen arteko harremanak sustatzea eta etorkizuneko kontratazino eta birak bideratzea da.
Lasala dantza konpainiak Burnt lana aurkeztuko dau bertan. Dantza garaikideko pieza honek nekeaz, gainkargaz eta egungo gizartearen etenbako estimuluez berba egiten dau, eta dagoeneko harrera ona izan dau hainbat programazinotan. FiraTàrregan ikusleakaz konektetea eta esperientzia artistiko zein profesinonal aberasgarria izatea itxaroten dabela esan deusku Judith Argomanizek.
