Abesbatzentzat urteko zita garrantzitsuena da honakoa

Egunero bost abesbatz entzun daitekez Begoñako Basilikan

Hasita dago Bizkaiko Abesbatzen 49. astea Bilbon

Abesbatz bat / Bizkaiko Abesbatzen Alkartea

Hasita dago Bilbon, Bizkaiko Abesbatzen 49. Astea.
Astelehenean hasi zan eta hilaren 17ra bitartean, astelehenetik barikura, egunero izango dira emonaldiak Begoñako Basilikan iluntzeko zortziretan. Bizkaiko Abesbatzen Alkartetik, Xabier Aranak esan deusku oso ondo hasi dala aurtengo edizinoa. Pandemia osteko lehenengoa izanik pozik dagoz, maskararik barik, distantziak zaindu barik eta egitarau osoa eskeini daitekeelako aurten.
49. Bizkaiko Abesbatzen Astea da aurtengoa. Ekimena abian jarri zanean, abesbatzentzat topagune bat bihurtu zan. Hasieran umeen koru askok hartzen eben parte. Honeetariko gitxi ari dira gaur egun. Gertatu da bestalde 49 urteko ibilbidean abesbatz batzuk desagertu izana be. Gehienentzat Begoñan aritzea, urteko saio garrantzitsuenetarikoa da.

Aukeraketea eta errepertorioa

Abesbatzen astean parte hartu nahi dabenek izena emon behar dabe aurretik eta asko izan ezkero, zozketea egiten da. Aurten, abesbatz gitxi batzuk geratu dira kanpoan. Errepertorioari jagokonez, era guztietako abestiak aukeratzen dabez taldeek, egile klasiko zein garaikideenak. Hori bai, pieza erlijioso bat egon behar da beti, Begoñan dalako saioa. Askok Agur Maria ezaguna aukeratzen dabe. Ahalegintzen dira, saioak antolatzerakoan, errepertorio desbardina daukien taldeak batzea.  Amaieran abesbatz guztiek eta publikoak Begoñako Amaren ereserkia eskaintzen dabe. Aurten, abesbatz gehienek, emakume zuzendariak daukiez.

Datorren urtean 50. na

Doakoak dira saio guztiak. Bizkaiko herri desbardinetako abesbatzak ariko dira Begoñan hilaren 17ra bitartean. Bost abesbatz egunero.
Datorren urtekoa 50. Bizkaiko Abesbatzen Astea izango da. Xabier Aranak, Bizkaiko Abesbatzen Alkartetik esan deusku, datorren urtean izena emoten daben abesbatz guztiek parte hartzea aurreikusten dabela. Horrez gain, leitekeena da libururen bat edo diskoren bat be kaleratzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular