Estreinaldia maiatzaren 10ean izango da Gasteizen

Antzezlanagaz lotutako "Bunker" ikuskizuna eskeiniko da gaur Gasteizen

“Hau ez da gerra bat” antzezlan handia prestatu dabe Piszifaktoriak eta Thusiak

"Hau ez da gerra bat" antzezlaneko aktoreak / Bizkaia Irratia

Piszifaktoria konpainiaren “Hau ez da gerra bat” antzezlan barriagaz lotuta “Bunker” ikuskizuna eskeiniko da gaur Gasteizen. Thusia konpainiagaz batera sortutako antzezlana da “Hau ez da gerra bat”. Mikel Ayllon da zuzendaria eta testuaren egilea. Aktore lanetan hiru bizkaitar arituko dira, Aiora Sedano, Irati Agirreazkuenaga eta Gabriel Ocina. Antzezlana Gasteizeko Principal antzokian estreinauko da maiatzaren 10ean. Aurretik, istorio nagusiagaz loturea daukan lehen antzerki-ekintzea eskeiniko da gaur. Mikel Ayllonek dinosku, proiektu handia dala honakoa.

“Bunker” gaur

“Bunker” eskeiniko dabe gaur Gasteizeko Hibridalab aretoan. Sarrera guztiak agortu dira honetarako. “Bunker” ikustera doazen ehun ikusleek, antzezlanean parte hartzeko erea izango dabe.  “Hau ez da gerra bat” antzezlanean, bikote harremanen amaierea da ardatz. Gerra bategaz alderatzen da egoerea hain zuzen.

Igor Arzuagaren musikea

Esan behar, Igor Arzuaga musikariak lan honentzako sortutako musikea zuzenean eskeiniko dauala antzezlanean. Berak sortutako kantuez osotutako biniloa salgai egongo da era berean. Bestalde, antzezlanagaz lotuta hauezdagerrabat.eus atarian audio-fikzinoa dagoala entzungai. Estreinaldia eta aurretik eskeiniko diran saioak Gasteizen izango dira gaurtik maiatzaren 10era bitartean. Piszifaktoria eta Thusia konpainiek “Hau ez da gerra bat” antzezlana uda ostean Euskal Herrian zehar eskaintzeko asmoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular