![](https://birratia.mediasector.es/wp-content/uploads/2025/02/07084905/536-oier-guillan-scaled-e1738914569497-870x490.jpg)
Urteko bigarren irratsaio honetara Oier Guillan idazlea gonbidatu dogu. Berari egokitu jakon EIE Euskal Idazleen Elkarteak urtero argitara emoten dauan Hegats aldizkariaren 60 zenbakiaren edizio lanak egitea.
Iazko azken hamar saiotara gonbidatutako Mikel Ayllon, Iratxe Ormatza Imatz, Kirmen Uribe, Bea Salaberri, Karmelo Landa, Eneko Barberena, June Fernandez, Unai Elorriaga, Uxue Alberdi eta Lide Hernando idazleen artean osatutako Konstelazio literarioa be entzungai izango dogu.
Hegats aldizkariaren zozketan parte hartu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta aldizkaria aipatu, izena eman aurretik.