Herri Kirolak: Deporte Vasco mugikorrerako bideojokoa garatu dabe Getxon. Proiektuak 15 herri kiroletan jokatzeko aukerea eskaintzen dau, Ainhoa Blanco sortzaileetariko batek azaldu deuskunez Bizkaia Irratiko sintonian: “Hainbat herri kirol agertzen dira: aizkolaritza, harri-jasotea, txinga erotea, etab. Emakumeak eta gizonak agertzen dira kirol guztietan. Esaterako, sokatira mistoa da”. Bideojokoa sortzearen erabagiaren atzean zer dagoan be azaldu deusku Blancok: “Futboleko edo saskibaloiko jokoak ikusi genduzan, esaterako. Orduan, egoan gabeziaz ohartarazo ginan”. Hilabete batzuk behar izan dabez bideojokoa sortzeko: “Federazinoek argitaratutako saio guztiak aztertzen ibili gara, itxura oso errealista emotearren bideojokoari. Horretarako hilabeteak behar dira”. Bideojokoa dagoeneko eskuragarri dago iOSerako eta Androiderako.
