Lucia Orbek sei bider altxau dau 100 kiloko harri biribila bost minututan, orain arte emakume batek boleagaz lortu dauen markarik onena. Orain dala urte bi ta erdi sartu zan herri kirolen munduan, aurretik crosfit-ean aritu ostean.
Hogeta hamairu urteko bilbotar honegaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean eta herri kiroletan hasteak asko emon deutsola esan deusku. “Jende asko ezagutu dot, herri txiki asko ezagutu dodaz eta euskal kulturara hurreratzeko aukerea izan dot. Egia esateko, oso gustora nabil” esan deusku Lucia Orbek.
Herri kiroletan hasi eta gitxira, emakumezkoen lehen pentatloian parte hartzeko gonbitea luzatu eutsoen eta ez eban zalantzarik izan. Horretarako, aizkoran egiten be ikasi behar izan dau. Kirol gatxena dala esan deusku. “Indarra eukitea ez da nahikoa, teknika landu behar dozu”.