Egindako lana gizarteratzeko, liburua, aldizkaria eta dokumentala prestau dabez

Liburua eta liburuxka Joxemi Zumalaberen plataforman dagoz eskuragarri

Herri mugimenduen eraginkortasuna indartzeko bost korapilo nagusi identifikau dabez

Herri Mogimendua / Bizkaia Irratia

Euskal Herriko herri mugimenduen eraginkortasun politikoa aztertu eta indartzeko prozesua egin dabe azken hilebeteotan hainbat eragilek eta militantek, Mirari Gonzalez Joxemi Zumalabe fundaziñoko kideak azaldu dauenez. Hiru fasetan garatu dabe lana: lehenengo, mugimenduen egoeraren inguruko diagnostikoa egin dabe; ondoren, eraginkortasun politikoa mugatzen daben 40 korapilo identifikau dabez; eta, azkenik, horiei aurre egiteko tresnak landu dabez.

Azterketaren ondorioz, bost korapilo nagusi nabarmendu dabez. Besteak beste, indibidualizaziorako joera eta militantzian izandako aldaketak, formakuntza politikoaren bakoziak, sare sozialen erabilerak sortutako erronkak eta plangintza errealistak egiteko zailtasunak. Horrez gan, herri mobimentuen barruan alkarlan handiagoa sustetako beharra be azpimarratu dabe.

Egindako lana gizarteratzeko, liburua, aldizkaria eta dokumentala prestau dabez. Material horreek Creative Commons lizentziapean zabalduko dabez, herri mugimenduen esku jartzeko eta eztabaida sustetako. Liburua eta liburuxka Joxemi Zumalaberen plataforman dagoz eskuragarri, eta dokumentala be laster argitaratuko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00