Berriatua, San Gregorio jaietan morgilduta

Entzun saio osoa

Herriz Herri Berriatuatik

Berriatuako San Gregorio jaietako paella egunera hurbildu gara gaurkoan. 1.250 biztanle herri honetan, 790 pertsonak parte hartzen dabe paella txapelketan. Nahiz eta Berriatuako zaindaria San Pedro izan, herriko jaiak San Gregorioak dira.

Atzo, hilak 9 izan zan San Gregorio eguna. Gaurkoan, zapatua, paella txapelketa, erraldoiak eta kontzertuak dira protagonista.

Lehen orduan Joseba Goienola alkateagaz egon gara. Berritxu herri lasaia, parte-hartzailea eta gertukoa dala esan dosku.

Alazne Egurrola Kultura Zinegotziak urte guztiko kultur plagintzaren berri emon dosku eta jaietan zein kultur ekitaldi topatu ahal dogun.

Alex Manzano gipuzkoar Berriatuako herritarra da. Urte asko daroaz Berriatuan bizi izaten eta paraisua dala dino. Gainera, Berriatuako Erraldoien Konpartsako kide da eta aurten estreinatu dabez erraldoi berriak.

Karmele Osa Sarats Dantza taldeko dantzaria izateaz gain, jaietako taldeko kide be bada eta jaiak zelan antolatzen dabezan azaldu deusku.

Azkenik, Aitor Puerto Mutriku Sokatira Taldeko kirolariagaz elkartu gara. Bihark egunez, maiatzaren 11an, Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako lehen jaurdunaldia dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00