Herriz Herri Lemoizen

Entzun saio osoa

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin.

Asteon lehenengoz egon gara Lemoizen. Armintza auzoan izan gara saioa egiten. Jesus Mari Arizmendi alkatea, Javi Sarobe arrantzalea, Josu Gurtubai Armintzako Jai Batzordekoa, Amagoia Rubio Guraso alkartekoa, Jagoba Madariaga palista profesionala eta Jabi Bodegas igaro dira gure mikrofonoetatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular