Txalo Produkzioak taldeak urte hasieran estreinau eban

Ramon Agirre eta Itziar Ituño protagonistak

“Hobe Ixilik!” gaur Igorren

"Hobe Ixilik!" antzezlana / Bizkaia Irratia

“Hobe Ixilik! “antzezlana eskeiniko dau gaur Txalo Produkzinoak taldeak Igorren, Ramon Agirre eta Itziar Ituñogaz. Urte hasieran estreinau zan komedia hau eta hainbat emonaldi eskeini dabez orain arte. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean ari dira Agirre eta Ituño aktoreak antzezlan honetan. Salome Lelouch da izatez lanaren egilea eta Ramon Agirre arduratu da itzultzeaz. Esan deuskunez, testua moldatu egin dabe, gaurkotasuna daukien gaiak sartu dabez eta dantzan egitera be animetan dira. Eztabaida oso sutsua danean hasten dira dantzan hain zuzen.

Eztabaidazaleak

Eztabaidan ari dan bikotea dira Ramon Agirre eta Itziar Ituño “Hobe Ixilik!” antzezlanean. Polemikazaleak dira hain zuzen. Batek dinoanaren kontrakoa esaten dau besteak. Batzutan gai serioak aipatzen dabez eta beste batzutan, ama edo aitaginerrabak egindako pastelaren ganean eztabaidatu leikie. “Hobe Ixilik!” Igorreko Lasarte aretoan ikusi ahal izango da gaur iluntzeko zortziretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00