2014ko azaroan, erronkez beteriko 30 urteko lan gogorraren ostean, HONTZA MUSEOAK barriro bere ateak zabaldu ebazan, Mañarian, eta holan, jendearentzat zabalik dagoen natur zientzien lehen museoa da Bizkaian. Fundazinoak kudeatzen eta zuzentzen dau museoaren jarduera, ondoko lagunen bitartez: Enrike Huerta, sortzailea eta presidentea; Leire Huerta, museoko zuzendaria, Igor Notario, diruzaina eta erakusketa-burua; eta beste 2 kide.
HABIAK eta ARRAUTZAK erakusketa barria, tamaina, forma, kolore eta marrazki desberdinekaz.
Mendeetan zehar hegaztiek biziraun ahal izateko moldatzeko gaitasun handia erakutsi dabe. Izan be, euren kabiak ingurune urtarrean, zoruan bertan, zuhaitzetako adar edo zuloetan egin izan dabez. Arrautzak, kokapen horretan guztietan egindako kabietan zein beste espezie batzuek itxitakoetan jartzen dabez. Kabiei esker, HEGAZTIEK euren arrautzak klima zein harrapakarietatik babesten dabez. Kabiak egiteko modua oso ezberdina da espezietik espeziera.
Museoa jende guztiarentzat zabalik dago. Museoa itxita dagoen orduren batean bisitatu nahi izan ezkero, jarri harremanetan eurekaz, eta atsegin handiz zabalduko dabez ateak.