"Orain ez dagoz lehen egozan arazoak aparkatzeko"

Aurton 497 urte beteko dira Leioa sortu zanetik eta hainbat ekitaldi antolatu dabez honen ganean

Iban Rodriguez: “Leioako auzokideak pozik dagoz TAO zerbitzu barriagaz”

Iban Rodriguez, Leioako alkatea / Bizkaia Irratia

Herriz Herri saioan Leioara joan gara. Bizkaiko udalerri hau sortu zala 497 urte betetzen dira hileon, eta urteurren hori dala-eta, ospakizunak antolatu dabez barikutik domekara bitartean. Iban Rodriguez alkateak honen barri emon deusku, eta herriko beste hainbat kontu jorratu doguz beragaz. Programazino kulturala, aisialdikoa eta jai girokoa prestau dabe persona guztientzat, familientzat eta txiki zein nagusientzat.

TAO zerbitzu barriagaz pozik

Getxo TAO sistema jartzearen eraginez Leioan aparkatzen eben auto-kopurua asko areagotu zan, Leioako auzo horretako bizilagunen kalterako. Oraintsu, urriaren 2an jarri dabe martxan TAO zerbitzua Leioan; Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan. Alkateak azaldu deusku sistema honek lehen aparkatzeko egozan arazoak “sahiestu” dabezala, eta orain, merkadura hurreratzen diranak aparkau, erosi eta alde egin ahal dabela arazo barik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular