Jon Zamalloa Korta geologoak Bizkaiko Flych baltza ezagutzera emongo dau

Apirilaren 6an, goizeko 10:30etan izango da urteera eta edornork egin leike, 5 euroko sarrera ordainduta

Ibarrangelu eta Ea arteko Bizkaiko Flych baltza ikusgai

Bizkaiko Flysch Baltza / Bizkaia Irratia

Ibarrangelu eta Ea artean dagoan Bizkaiko Flych baltza ezagutzeko aukerea egongo da, eguenean, apirilak 6. Bizkaian be badauzkaguz Flych ikusgarriak eta behar bada ez hain ezagunak. Jenteak ezagutzeko aukera izan daian, Eako Bedaroa auzoko jai batzordeak urteera berezia antolatu dau eguenean. Goizeko 10:30etan izango da urteera eta edornork egin leike, 5 euroko sarrerea ordainduta. Urteeran zehar flych-a zelan sortu zan, bere ezaugarriak etabar azalduko dira. Edonork egin leiken ibilaldi erraza izango da baina oinetako erosoak eroatea aholkatzen dabe.

Flysch-a forma arrokatsu bat da, non hainbat materialetako harriak nahasten diran, batzuk besteak baino bigunagoak, itsasotik gertu biltegiratuta geratu diranak. Higaduraren eta denporaren ondorioz, sedimentu horreek pixkanaka higatzen dira, batzuk besteak baino gehiago. Holan, geruza gogorrak agerian geratzen dira eta bigunak ezkutauago. Flych-etik harago itsas-ertzak badauka asko erakusteko.  Gaur, Jon Zamalloak   geologo bizkaitarra Goizeko Izarrtean egon da gurekin berbetan.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular