Ibil Bedi boskote nafarrak disko barria dakar. Berandu baina garaiz (2019, autoekoizpena) eta Beltxarga beltza (2021) lan luzeen ostean, orain Goldea kaleratu dabe, bandearen hirugarrena. “Goldeak lurra iraultzen dau, aurreko landaketatik zaharkiturikoa erauziz. Golde honek, baina, landaketa barriak beharrezko dauazan sustrai zaharrei euren lekua izten deutse”. Holantxik aurkezten dabe taldekideek disko barri hau.
Ibai Osinaga kantariak eta gitarristeak esan deuskunez, Goldea “aurreko diskoen segida da, baina bai irauli doguz gure inguruan geunkezan erreferentzia batzuk eta bueltea emon deutsagu gauza batzuei”. Oraingoan produkzinoari garrantzia handiagoa emon deutse, gauzak gehiago landu dabez eta prozesua luzeagoa izan da.
Datozan egunetan eta asteetan Ibil Bedi taldeak hiru aurkezpen kontzertu eskainiko dauz: Iruñako Nafarroako Antzerki Eskolan (maiatzaren 13an), Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean (maiatzaren 27an) eta Bilboko Kafe Antzokian (bagilaren 8an).
2018.urtean sortutakoa, Amets Aranguren, Areta Senosiain, Eder Escalera, Javier Larrañeta eta Ibai Osinaga dira Ibil Bedi.