Bizkaiko Batzar Nagusien tertuliari ekin deutsagu gaurkoan Bizkaia Irratiko mikrofonoetan. Betiko moduan, Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ), Iker Casanova (EH Bildu), Eneritz de Madariaga (Elkarrekin Bizkaia) eta Ana Berta Campo (PSE-EE) geure tertulian izan dira. Zerga-neurriei buruzko Foru Arau Barria eta Euskal Enplegu Publikoaren Legea izan dira protagonista gaur.
Bizkaiak zerga-neurri multzoa bultzatuko dau enpresen errotzea indartzeko, talentua erakarteko eta fidelizatzeko, eta langileen eta enpresen arteko loturea indartzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan, 2026ko Zerga Neurriei buruzko Foru Arau Barriak aldaketak sartuko ditu enpresen transmisinoaren tratamendu fiskalean enpresa-jardueraren jarraipena bermatzeko, langileen tratamendu fiskala hobetzeko, langile kualifikatuen erakarpena indartzeko eta personen ongizate fisiko eta mentala sustatzeko. Hain zuzen be, zerga-neurriei buruzko Foru Arau Barriaren ganean egin dogu berba.
Bestalde, Eusko Legebiltzarrak lan eskaintza publikoetan euskeraren babesa indartzeko erreforma onartu eban atzo. Testua aurrera atera zan EAJren babesagaz soilik, EH Bildu abstenidu egin zalako. Bitartean, PSEk kontrako botoa emon eban. Dinogunez, erreformaren ganean be egin dogu berba gaur.
