Urriaren 10.a Buruko Osasunaren munduko eguna da

Avifes alkartea buruko gaixotasuna daukien pertsonen eta familien Bizkaiko alkartea da

Idoia Clemente: “Posible danean komunidadera urten behar dabe”

Buruko Osasunaren munduko eguna da urriaren 10a. Osasun Mentalerako Munduko Federazinoak bultzatutako efemeridea da, Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzeagaz.

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, munduan 4 pertsonatik batek, buru nahaste bat jasaten dau bere bizitzan zehar. Buruko gaixotasunak kognitiboki, emozionalki edo jarreran aldaketak eragiten daben arazoak edo gaixotasunak dira. Ohikoagoak, antsiedadea edo depresinoa, eta larriagoak, nahasmendu psikotikoak, nahasmendu bipolarra edo eskizofrenia.

Avifes buruko gaixotasuna daukien pertsonen eta familien Bizkaiko alkartea da. 1986. urtetik sortu zan alkartea.  Idoia Clemente alkarteko psikologoak azaldu dauanez, “alkartea familietatik jaio zan, eurek ikusi eben beharrizana, osasun mentaleko zerbitzuak eta baliabideak urriak zirala ikusi ebelako. Hortik jaio zan Avifes”. Gaur egun alkarteak gaixotasun mentala daukien pertsonentzako hainbat zerbitzu eskaintzen dauz eta familiakaz be lan egiten dabe. Egun 60 profesional eta 1700 bazkide dagoz Avifes alkartean. 7 eguneko zentro daukiez eta gainbegiratutako 16 etxebizitza Bizkaian zehar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00