Epaitegietan agertutako euskerearen aurkako ebazpen judizialak kritikau dauz Eskisabelek

Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi barriak euskerearen aldeko adostasun soziala lortu gura dau

Idurre Eskisabel: “Arlo publikoan gure hizkuntzan eroso egoteko araugintza bat behar dogu”

Idurre Eskisabel / Bizkaia Irratia

Euskalgintzaren Kontseilutik, Idurre Eskisabelek esan deusku, Durangok, mesede egiten deutsola salantza barik euskereari. Goizeko Izarretan irratsaioan egin dogu gaur berba Kontseiluko idazkari nagusi barriagaz. Durangon bertan hartu dau Eskisabelek, Paul Bilbaoren lekukoa. Euskalgintzaren Kontseiluak 25 urte bete dauz eta sortu zan leku berean, Durangon egin zan ekitaldia Eskisabelek kargua hartzeko abenduaren 5ean. Festa giroan ei dago ordutik eta lanari ekiteko prest.

Adostasuna bilatu, euskeraren ezagutza unibertsala izateko pausuak emon eta erabilerarako eremu erosoak bilatzea dira Eskisabelek asmoak aurrera begira. Azken honeri jagokonez, esan dau, eremu publikoan arauak egon beharko litzatekezala erosoak izateko beti be. Digitalizazinoari be garrantzi handia emon deutso Eskisabelek. Euskereak bizirik irautea nahi izan ezkero, ezinbestekotzat jo dau arlo digitala. Bestalde, Idurre Eskisabelek esan deusku, momentu ezin hobea dala kontsentsuzko politikak egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular