Igogailua antzezlanaren gaztelaniazko bertsinoa estrenatuko da asteon Bilboko Arriaga antzokian. Arantza Lopezek idatzi eta zuzendutako lana da Igogailua. Igaz estrenau zan. Asteon, etzi, Arriaga antzokian eskeiniko da barriro eta eguenean, El Ascensor estrenatuko da leku berean iluntzeko zazpi ta erdietan. Fabrica de Brujas Sormen Kolektiboa konpainia sortu eban Lopezek, eta honakoa da bere lehenengo lana. Bere bizipenak bultzatuta sortutako antzezlana da. Orain 17 urte, minbizia eukela esan eutsen. Bizi izandakoak azaldu dauz antzezlanean. Igogailua antzezlanean protagonistea, igogailu baten harrapauta geratzen da eta momentua, bere inkonzientearen bidaia bihurtzen da. Amorrua, hauskortasuna eta itxaropena buztartzen dira. Sentipen ugari. Aiora Sedano da protagonista nagusia antzezlanean. Beragaz batera, Itziar Fragua eta Leire Ormazabal aktoreak be arituko dira lan honetan.
Obra bitalista eta terapeutikoa
Musikeak eta argi-jokoek garrantzi handia daukie antzezlanean eta eszenografia minimoa dauka. Tragikomedia garaikidea, obra bitalista eta terapeutikoa dala be esan deusku Arantza Lopez egileak. Bere esanetan, obra emozionala da. Pozik dago Lopez antzezlanaren euskerazko bersinoak orain arte izan dauan erantzuna ikusita. Era berean, gaztelaniazko bertsinoa eskaintzeko gogotsu dagoala be esan deusku.
