Labayru Fundazioak Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean lana kaleratu dau. Bizkaiko uriburuan diktadura denporan egondako dantza taldeen katalogoa da. Sasoi haretan folklorea bihurtu zan euskal kulturearen adierazgarririk handienetakoa. Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak azaldu deuskunez, Bilbon hainbat talde sortu ziran, parrokien inguruan gehienetan. Batzuk ez eben luzaro iraun, beste batzuk gaur arte.
Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean lanak 33 dantza talde jasotzen dauz. Liburuan orduko giroa, baldintzak, bitartekoak… batu dira. Lan guztia han eta hemen galdetuta egin da, ze “honetan ez da egon idatzita ezebez” zehaztu dau Labayru Fundazioko zuzendariak. Etxebarriak gaineratu dau lan hori Luis Angel Gaintzak eta Jose Luis Orbek egin ebela orain urte batzuk. Orain Labayru Fundazioak hori liburu bihurtu dau. Bilbon, auzorik auzo, diktadura garaiko taldeen katalogoa egin dabe.