Igor Ahedo EHUko Parte Hartze ikerketa taldeko burua da

"Erakundeei gizarte etxe erosoak eskatu behar deutsaguz" azaldu dau Parte-Hartuzeko buruak

Igor Ahedo: “Auzoan, sarean, bizi dana hobeto bizi da”

Igor Ahedo / Bizkaia Irratia

Herriko auzo alkartean, GKEn, astialdi taldean, elikagaien bankuan, sindikatuan… talde ugaritan parte hartzeko aukerea egon da beti. Komunidadean parte hartzeko moduak aldatu dirala azaldu deusku Igor Ahedok, EHUko irakasleak. “Pandemiaren ondorioz geratu dan gizarteak parte hartze motak baldintzatzen dauz orain. Gizarte indibidualistago eta likidoago batetan gagoz, lehen gizartea gogorragoa zan eta orain laguntasuna edo anaitasuna galdu dira” esan dau Ahedok.

Parte-Hartuz ikerketa taldeko burua be bada Ahedo eta goitik-beherako eta behetik-gorako parte hartzeak dagozala aitatu dau. “Demokrazia berbea hauteskundeetako parte hartzeagaz baino ez da lotzen baina hortik harago doa. Demokraziak mobilizazinoa, komunikabide libreak eta gobernantza estrukturak behar dauz” azaldu dau Igor Ahedok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00