Anonyme Popular ikus-entzunezko bertso ekialdian murgilduta dabilela, Durangon alkartu gara Igor Elortzagaz

Igor Elortza bertsolariagaz izan gara Herriz Herri saioan, Anoyme Popular ekitaldiagaz dabil buru-belarri

Igor Elortza: “Ea 30 urte barru barriro alkartzen garan”

Igor Elortza / Bizkaia Irratia

Durangon San Agustin kulturguneko agertokian batu gara Igor Elortzagaz. Mahai nguruan jesarrita egon gara Herriz Herri saioan. Hile batzuk barru, maiatzean, zutunik ibiliko da Igor Elortza, San Agustineko agertokian bertan. Anonyme Popular ekitaldia eroango dabe oholtzara Rafa Ruedak, Alvaro Olaetxeak eta hirurek. “Bertso berriak dira”, euren esanetan, “garaiari eta giroari jarriak“. “Norbanakoaren egunerokotik jenteari kantatzeko. Eta, beharbada, bateren bat ahoz zabaltzeko. Herrikoi bihurtzeko. Anonyme Popular”.

Lau ekitaldi eskaini ditue orain arte. Euretariko bat Elorrion. Gustora ibili dirala esan deusku Elortzak. Gero eta gustorago. Hurrengo saioa Oñatin daukie, domekan. Kantau, rapeau, bertsotan… Danetarik apur bat. Baina, Igor bertsolaria da umetatik. Nagusitan Bizkaiko txapeldun 5 bider, eta Euskal Herriko finalista hainbatetan. Bizkaia Irratian be egina da bertsotan, Bertsolari Gazteen tartean. ‘Karelean‘ saioan hasi zan tartea 1993an. Beste 30 urte barru ea barriro alkartzen garan bota dau Igor Elortzak, helburu ona dala ta. Ea halantxe dan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00