Kafetxu Bana tartearen 10. atalean Durangora jo dogu, Igor Elortza bertsolariagaz berba egitera. Hainbat kontuetaz berba egin dogu durangarragaz, umea zanean ikasi eban bertsotan Kurtziaga ikastolan. Jon Lopategi erreferentelez dauko eta irakaslelez be izan eban ikastolako garaian. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2001ean, 2005ean, 2009an, 2013an eta 2017an, eta 2017koa bertso munduari agur esan eutson. Bizkaiko txapela lau aldiz jantzi dau: 2000, 2002, 2004 eta 2008 urteetan, eta Araba eta Bizkaiko txapelketa be irabazi eban 1998an. Gainera, azken txapelketa honetan, finalista izan zan 1990, 1992, 1994 eta 1996 urteetan. Ibilbide profesionalaz gain, bere hobbyak, zaletasunak, gustuak eta abar ezagutu doguz Aupa Bizkaia saioan.