Erritmoa, dibertsinoa eta jai girorik onena uda betean. Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizinoak generoko artista handien kartela proposatzen dau: Rick Estrin & The Nightcats, The Cinelli Brothers, Tia Carroll, Bette Smith, The Original Blues Brothers Band, Los Mambo Jambo Arkestra, Koko-Jean and The Tonics, The Big Flyers, Shakura S ‘Aida, Anthony Paule Soul Orchestra (APSO), Terrie Odabi & Theo Huff, Indigo Blues, Vasti Jackson and The Mississippi Trinity eta Ghalia Volt.
Lehiaketea garagarrilaren 28tik 30era egiten da, eta Areatzako doako kontzertuetan dauka erdigune nagusia. Igor Garcia euki dogu jaialdi honi buruz barriemole. Bilboko Udalak sustatzen dau, eta, aldi berean, jarduera paraleloak egiten dauz Bilboko beste leku batzuetan, hala nola New Orleanseko estilo garbieneko kalejira animatuak Zazpikaleetan eta boogie-woogie herrikoi klaseak Urrezko Agertokian (Areatzako Kioskoa). Aperitibo gisa, eguenean, hilak 27, Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan “Blues & Roots” antzezlana taularatuko da Silvia Marsó (ahotsa) aktorearekin eta Del Toro Blues Bandekin. Hurrengo egunean Diablues ta Bluezifer bikoteak haurrentzako kontzertu pedagogikoak eskainiko dauz pinakoteka enblematikoan. Bi jarduerak TopARTE programaren barruan kokatzen dira.
PROGRAMA BILBAO BLUES FESTIVAL 2023
EGUENA GARAGARRILAK 27
Guggenheim Museoko Auditorioa 19:30 Blues & Roots Silvia Marsó y Del Toro Blues Bandekin
BARIKUA GARAGARRILAK 28
Guggenheim Museoko Auditorioa 11:00 Kontzertu Pedagogikoa
Areatzan 19:00 The Big Flyers 20:30 Vasti Jackson & The Mississippi Trinity 22:15 Anthony Paule Soul Orchestra feat. Terrie Odabi & Theo Huff 13
ZAPATUA GARAGARRILAK 29
‘Escenario Oro’ (Areatzako Kioskoan) 12:30 Indigo Blues 14:00 Tia Carroll
Areatzan 19:00 Shakura S’Aida 20:45 Rick Estrin and The Nightcats 22:30 The Original Blues Brothers Band
DOMEKA GARAGARRILAK 30
Zazpikaleetan 12:00 “Granujas a todo Ritmo”. Dixie band ‘Escenario Oro’
(Kiosco del Arenal) 11:30 Clases de baile Boogie Woogie 12:30 Koko-Jean and The Tonics 14:00 The Cinelli Brothers
Areatzan 19:00 Ghalia Volt 20:45 Bette Smith 22:30 Los Mambo Jambo Arkestra