Minbiziaren kontrako ikerketea bultzatzeko eskumuturreko berezia diseinau dau Eguzkilorek. Arabako minbiziaren kontrako alkarteagaz kolaborazinoa egin dabe eta eskumuturreko honen salmentatik lortzen dana ikerketarako izango da. Igotz Zuloaga Zuloaga bitxi dendetako kidea izan dogu Goizeko Izarretan saioan. Eskumuturreko berezia da, koloretako harriakaz diseinau dabe eta Zuloaga dendetan eta eguzkilore bitxitegietan erosi ahal izango da produktu berezi hau. Saltzen dan produktu bakotxeko 10 euro minbiziaren aurkako alkartera bideratuko da.
Udako joerei buruz galdetuta Igotz Zuloagak argi dauka. “Joera nagusia koloreena da, koloretako harriak arrakadetan edo eraztunetan” aitatu dau Zuloagak. Bitxigile bizkaitarrak gaineratu dau ezkontzetako aliantzetan lehen urrezkoak eroaten zirala baina gaur egun karbonozkoak, titaniozkoak edo zirkonioagaz egindakoak be saltzen dirala.