Aurten Ikaslan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareko 400 ikasle Europako enpresetara joango dira marti hasieran praktikak egitera. Hiru hilabetez egongo dira ikasi daben heziketa zikloaren titulua lortzeko praktikak egiten.
Olatz Borrue Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazinoa ikasketak egiten dabil GLHI Tartanga (Erandio) Lanbide Heziketako zentroan. Erasmus+ bekeari esker, maiatzera bitartean Belgradoko produktora baten egingo dauz praktikak.
Olatz Borrue bera eta Sergio Fidalgo Ikaslan Mobility-ko arduradunak izan doguz konbidadu Lau Haizetara irratsaioan.
Datuak
220 ikasle goi mailako heziketa zikloetatik datoz eta 180 erdi mailatik. Probintziaka, 73k Arabako zentroetan ikasten dabe, 179k Bizkaian eta 148k Gipuzkoan. Alemania, Austria, Bulgaria, Kroazia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Lituania, Malta, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika eta aurten lehenengoz, Serbia, dira edizino honetan gazte honeek hartuko dabe herrialdeak.
Ikaslan, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea, orain dala 20 urte hasi zan Europako proiektuaren kudeaketa lanean eta 4500 gaztek baino gehiagok osotu dabe euren prestakuntzea atzerriko herrialde baten.