Paul Bilbao (Kontseilua): "Euskaraldia noiz etorri zain gagoz, euskeraren berreskurapen prozesuari ekarpen handia egiten deutso"

Eskola publikoa eta Ikastolen Federazinoa euskeraren aldarrikapenen baitan batu dabezala esan deusku Paul Bilbaok (Kontseilua)

“Ikasleen B2 maila bermatzeko 2-3 urteko umeen artean hizkuntza gaitasunak ebaluetan hasi behar da”

Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua) / Bizkaia Irratia

LAB eta ELA sindikatuakaz lankidetzan, Kontseiluak 50 langiletik gorako enpresa eta kooperatibak Euskaraldira batu gura dauz. Helburua enpresa horreetan Ariguneak sortzea da eta sindikatuen aldetik konpromisoa dagoala esan deusku gaur goizean Kontseiluko idazkari nagusiak Paul Bilbaok. Langileak ariguneak errezteko prest dagoz.

Gogoratu zemendiaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko dala Euskaraldia. Euskeraz berba egitea inoiz baino errezago izan daiten lanean dabilz hainbat lagun. Eta irailaren 28tik Belarriprest edo Ahobizi lez parte hartzeko aukerea zabalik dago.

Eskoletan ikasleek dauken euskerearen maila, txiki txikitatik neurtu beharko litzateke Kontseiluko idazkariaren ustez. Haur Hezkuntzatik hasita kanpoko ebaluazinoak egin beharko litzatekez eskoletan. Hezkuntza legearen proposamenean esaten da DBHren amaieran ikasleek B2 maila izan beharko leukiela. Ebaluazinoak lehenago hasi behar dirala uste dau Paul Bilbaok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular