
Manuel Vizarraga Txurdinaga Behekoa institutuko batxilergoko ikaslea da. Zentroaren itxieraren berri izandakoan, ikaskideekin, irakasleekin eta gurasoekin batera protestetan parte hartu dau. Ikasleek ustekabean hartu ebela albistea kontatu dau, “otsailaren 12an tutoretzan jakinarazi euskuen zentroa itxiko dabela. Egun horretan, ikasle eta irakasle asko negarrez hasi ginan, ezinezkoa izan zan klaseak normaltasunez jarraitzea”.
Txurdinagako Behekoa institutuak eskaintza berezia dauka, arte eta gizarte-zientzien inguruko ikasketak dira nagusi. Manuelek azpimarratu deusku, “zentroan artea oso garrantzitsua dala”. Ikasleen artean, hasarrea nagusitu da, etorkizuna zein izango dan argi eta garbi inork ez deutsielako azaldu. Institutuaren etorkizuna airean dagoala, eta ikasleek ez daukie amore emoteko asmorik. Hurrengo asteetan mobilizazino gehiago egitekoak dira.