Matrikulazinoa amaituta euren seme-alabak ikastola baten matrikulau gura ebezan guraso batzuk ezin izan dabe hori egin. Behin-behineko zerrendak ikusita gurasoak ohartu dira segregazinoaren aurkako planaren bitartez ikasle horreek beste eskola batzutara bideratu dabezala. Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin dau Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastoletako zuzendariakaz. Ikastolen Elkartetik dinoe ikastoletan matrikulea egin dauen ikaslerik ez dabela beste eskola batera bidaliko. Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia Bizkaia Irratian euki dogu gaur.
EAEko hezkuntza zentroetako matrikulazinoen behin-behineko zerrendak argitaratu dabez. Bilboko Abusu ikastolan 3 familia kanpoan geratu dira. Leioako Betiko ikastolan, Durangoko Kurutziagan edo Portugaleteko Asti-Lekun be antzeko kasuak gertatu dira.